Bideojoko batek umeak sentsibilizatuko ditu

Madrileko, Francisco de Vitoria Unibertsitateko CEIEC-ek (Centro Experimental de Innovación del Conocimiento) Microsoft Iberica-rekin kolaborazioan, 8-12 urteko umeak sentsibilizatzeko bideojoko bat sortu du, umeek modu dibertigarri batean gorren munduaz jabetzeko. Erreminta hau “El mundo en silencio” iniziatibaren parte da, gorreriaren inguruko alderdi ezberdinak ezagutarazteko, eta gorren familia, psikologo, pedagogo, logopeda, eta gizarte osoa orokorrean batu eta ezagutzera bultzatzeko egina. Horrela, bakoitzak bere esperientzia, ideiak, materialak eta denbora guztion onurarako emateko.
CEIEC-ek azaltzen duenez, ume gorrak hezkuntza orokorrean sartzeak jasotzen duten hezkuntzaren kalitatea hobetzea ekarri du, baina, ongi entzuten duten umeen eta ume gorren arteko egoera ezberdinak sortzea ere ekarri du. Izan ere, ondo entzuten duten umeek gorrek dituzten mugak ez dituzte kontuan izaten, beraiek ez dutelako horiek ezagutzen. Ume gorren %95, ostera, familia entzuleetan jaiotzen dira, bere hizkuntza naturala ahozko hizkuntza izanik. Gaur egun, familia gorren %90 ahozko hizkuntzan mintzatzen dira, %6-ak zeinu hizkuntza erabiltzen du eta %4 bietan.
CEIEC-ek pentsatu zuen entzule diren umeak kapazak zirela ume gorren egoeran jartzeko eta hauek ulertzeko: bere jarrerak, erreakzioak, mundua ulertzeko forma, … Horrela jaio zen eMes, ondo entzuten duten umek besteekin duten erlazio hobetzeko eta aurrera eramaten laguntzeko asmotan.
Iredia, El Secreto de Atram” deitzen den 2D-n egindako bideojokoari dagokionez, esan dezakegu, ordenagailuan eta Xbox 360-an erabiltzeko egina izan dela. Bideojokoak minusbaliotasuna duten umeak gizartearen kidea k(autonomoak eta aukera berdinekin) direnaren ideia bultzatzeko egin da. Gainera, bere lagunak diren ume gorren errealitatea hobeto ulertzeko ere balio du. Honetarako, egoera ezberdinak planteatzen ditu, ume gorrek egunero aurkitzen dituzten mugak irudikatuz. Egoeraren zailtasuna gainditzeko protagonistaren rola hartu behar dute, gorra den ahizpa berria izan duen neskatoaren papera, hain zuzen ere.
www.iredia.es eta www.elmundoensilencio.com weben bitartez bideojokoa material hezigarriarekin osotzen da. Hauetan, gainera, iniziatiba honekin sortu diren esperientziak konpartitu daitezke.

"Danny the dragon meets Jimmy" kontakizuna

IPad-ek sorturiko kontakizun berria oso berezia da. Batetik, IPad-etan aplikazio bezala deskarga daitekeelako, baina bestetik, zeinu hizkuntzaren bitartez ere kontatzen delako istorio hau.
Kontakizun hau bi urteko edo nagusiagoak diren haurrentzako egina dago, eta gainera, irudien bitartez apaindua, umeeen gustukoa izateko.

"Danny dragoiak Jimmy ezagutzen du"